Euskal Editoreen Elkartea 2.05

Zemoriya Kalea, 25
Donostia-San Sebastián, 20013
Spain

About Euskal Editoreen Elkartea

Euskal Editoreen Elkartea Euskal Editoreen Elkartea is a well known place listed as Organization in Donostia-San Sebastián , Publisher in Donostia-San Sebastián ,

Contact Details & Working Hours

Details

Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Euskarazko argitalgintzaren sustapena eta zaintza ditu helburu nagusi, eta, horiekin batera, elkartekideen babesa, ordezkaritza eta koordinazioa.
Bazkideen interesak babesteaz gain, euskal liburua eta irakurzaletasuna sustatzea dira Elkartearen xede nagusiak.

Ugari dira helburu horiek lortzeko Elkarteak bideratzen dituen jarduerak. Horietan aipagarrienak, honako hauek dira:

Durangoko Liburu Azokaren antolatzaileekin lankidetzan, aipatu azoka urtez urte hobetzeko eta sendotzeko irizpideak ematea eta azokaren jarraipenean parte hartzea.
Nazioarteko liburu azoka nagusietan, (Bologna, Liber, Frankfurt, Guadalajara) parte hartzea, euskal literaturarentzat gainerako hizkuntzen merkatua zabaltzen laguntzeko asmoz.
Literature Across Frontiers (LAF)erakundeko kidea
Euskal Liburuaren zabalkunderako jarduerak sustatu eta Eskubideen katalogoak argitaratu.
Irakurzaletasuna sustatzeko xedez, eta euskal hedabide publikoekin lankidetzan, euskal liburuari buruzko saioak antolatzea eta kudeatzen laguntzea.
Editoreen Galeusca-ko kidea da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua erakundeko kidea.
CEDRO erakundearen entitate kolaboratzailea da
Euskal Liburugintza sektoreko elkarteekin, Euskal Idazleen Elkartea , EIZIE , Galtzagorri eta Euskal Irudigile Profesionalen Elkartea Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian dabilen elea saria ematen dute